Facebook bidez bozkatu dutenen artean Mutrikuko Haitzalde agroturismoan egonaldi bat zozketatuko dute.
Epaimahai ofiziala osatu dutenak Marianne Sage Sarako Arka jatetxeko sukaldaria, Thomas Rouch Ainhoako Ithurria jatetxeko sukaldaria, Aitor Etxeberria Berako Churrut jatetxeko sukaldaria, Catherine Marchand La Semaine du Pays Basqueko kazetari gastronomikoa, Iñaki Ariztia Urdazubiko alkatea, Santiago Villares Urdazubiko alkate ohia eta Txomin Iribarren Dantxarineko Merkatari eta ostalaritza elkarteko lehendakaria izan dira.
Azaroaren 4tik 18ra Axularreko Drunken Duck, Bioken Lapitxuriko jatetxeak eta Snack ostatuak, Landibarrek, Paco Bentak, Pantxo Bentak eta Peio Bentak parte hartu dute lehiaketan eta bakailaoa eta patata nahitaez izan behar zuten pintxo bereziak aurkeztu dituzte.