Pontx pailazoak Gelara! ikusgarria aurkeztu du Saran

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 20a, 16:00
Pontx pailazoak bere sorterrian aurkeztu du 'Gelara!' ikusgarria. Lur Berri gela lepo bete zuen larunbat arratsaldean.

Pontx Pailazoak hazilaren 18an, larunbat arratsaldean Lur Berri gelan egin du Gelara! bere ikusgarri berriaren aurkezpena. Gela gaindi bazen hainbertze jende etorria eta behar zen ikusi nola zabaldu duen bere jakintasuna. Ttikitik bazuen Joanes Etxeberri saratarrak Prritx eta Porrotxen ardura eta handitu delarik, segitu du bere ideia, Pontx pailazoan bihurtuz.

«Bai zinez horrela segituz gora joanen zara Joanes, segi maite duzun ofizio horretan eta suerte on zuri Joanes».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun