Hiruka'ntuz bazkaria Senpereko Inharrian eginen dute azaroaren 25ean

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 16a, 18:00

Kantu bazkariak giro aparta sortzen du Senpereko Ihnarrian.

Zaldubi Ikastolak antolatutako ekitaldirako erreserbak hilaren 19ra bitarte egin daitezke

Hiruka'ntuz. Izenburu bitxi honek, Xilabaren gisa, gonbidapena zabaldu die Xibero, Baxenabarre eta Lapurdiko kantuzale guziei, Nafarrak ere gomit dira. Kantu bazkariak giro aparta sortzen du, ez da inolaz ere lehiaketa, haatik lurralde bakoitzak bere kantu bereziak aurkezten ditu. Kide bakoitzak parte har dezake kantu liburuxkaren laguntzarekin, baina ez da horretan mugatua. Zaldubi Ikastolak antolatu du Ibarrun Inharrian, azaroaren 25ean, larunbat eguerdian.

Gaitzeko menuan aurki daiteke amuarraina, zerrikia, ardi gasna, deserta, arnoa eta ondokoa.Liburuxka barne, dena 30 eurotan eskainia da. Erreserbak beharrezkoak dira mezu bidez 06 09 80 90 39 zenbakira, hilaren 19a aitzin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun