Ravel akademiaren eskutik musika klasikoa izanen dute larunbatean Senperen

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 16a, 17:00

Ravel akademiako musikariak, bertze emanaldi batean. Larunbat arratsean Senpereko elizan joko dute horietako bik.

Noémi Gasparini eta Albéric Boullenois musikariek Paganini, Berio, Bach eta Ravelen obrak aurkeztuko dituzte elizan 20:00etan hasita

Aroaren 18an, larunbatean, 20:00etan Senpereko Jondoni Petri elizan, Senpereko  herriko etxearen eta Maurice Ravel Akademiaren ekimenez, kontzertua emanen dute, dohainik. Noémi Gasparini biolinan eta Albéric Boullenois biolontxeloan entzunen ditugu. Niccolo Paganini, Luciano Berio, Johan Sebastian Bach eta Maurice Ravelen obrak aurkeztuko dituzte, musikazaleek hutsik egin ezin duten hitzorduan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun