Beethoven eta Schuberten musika izanen dute entzungai igandean Senpereko elizan

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 9a, 19:00

Senpereko elizan izanen dute musika klasikoa aditzeko hitzordua igande arratsaldean.

Florent Albrecht piano-jotzailea eta Jean-Marc Phillips-Varjabedian biolin-jotzailea ariko dira 17:00etan hasita

Azaroaren 12an, igandean 17:00etan Senpereko elizan, musikazaleendako kontzertua izanen dute: Ludwig Van Beethoven eta Franz Schuberten bi sonata eskainiko dituzte Florent Albrecht (pianoa) eta Jean-Marc Phillips- Varjabedian (biolina) musikariek.

Sarrera 20 euro ordaindu beharko da eta hemezortzi urtez beheitikoek 10 euro. Senpere Kultura eta Ondareak antolatu du emanaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun