Segi Aintzina elkarteak antolatutako elkartasun kantaldia izanen dute azaroaren 11n Senperen

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 8a, 16:00

Bost Axola izanen da larunbatean Senpereko Larreko aretoko jaialdian parte hartuko duen taldeetako bat.

Larunbatean 17:00etan Larreko aretoan, Patxi Garat, Bost Axola, Yannick Tellechea, Maina Ortiz eta Kurrika ariko dira kantari eta sorpresa anitz izanen dira, Charles Ollivon errugbilariak babestutako jaialdian

Azaroaren 11n, larunbatean 17:00etan, Senpereko Larreko aretoan gaitzeko kantaldia izanen dute , Segi Aintzina elkarteak antolaturik, Charles Ollivon errugbilaria delarik babesle. Kantarietan, besteak beste, Patxi Garat, Bost Axola, Yannick Tellechea, Maina Ortiz, Kurruka eta sorpresa anitz. Sarrera dohainik izanik ere, Lena eta Marie-Ana, bi neska gazte hauen inguruan finkatua da kantaldia, jakinez jasaiten dituztela sufrimendu bortitzak, erreumatismoari lotuak diren eritasunekin. Xedea baita diru bilketa egitea ikerketa eta laguntza medikurako.

Arte-artisauen erakusketa Inharrian

Egun berean San Martin eguna ospatuko dute Inharria baserrian, arte-artisauen erakusketa egunean zehar, aurten Erdi Aroa argitan emana da sekulako animazioekin, ohiko egun hori hutsezina da, bada zer ikusi eta zer erosi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun