Giro ederra izan zen Azkainen eta jende franko bertaratu zen bi taldeen jardunaz gozatzera. Azkenean, Muttikoak taldea irabazi zuen, eta Hazparke taldearen kontra ariko da finalean.
Taldekako lehia da Xilabakoa, eta ohiko txapelketan egiten ez dituzten ariketak egiten dituzte. Tartean, agurra ere berezia eta puntuagarria izaten da.
Finala azaroaren 18an jokatuko dute Aiherrako gelan 17:00etan. Aitzinetik, 12:30ean bazkaria izanen dute. Finalerako sarrerak bihartik aitzinera egonen dira salgai Baionan Elkar dendan, Hazparnen Lurra dendan, Donibane Garazin Paris dendan, Donapaleun Bertso Amikuzen, Maulen Xiberoko Bozan eta Pausun Xaia ostatuan.
Helbide honetara idatzita ere erreserbatzen ahal dira sarrerak: bertsularien-lagunak@bertsozale.eus.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!