Klimaren Astearen karietara argazki lehiaketa egin dute Senperen

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 3a, 13:00
Klimaren Astean antolatutako argazki lehiaketako saridunak, Bernard Elhorga Senpereko auzapezarekin batera.

Parte hartze handia izan da eta lehen saria Marie-Ange Cazaubonek eskuratu du

Urrian kokatu dute Senperen ere Klimaren Astea. Azpimarratzekoa da François Morrissetek eman duen hitzaldia klimari buruz. Interes handikoa izan zen, nahiz pixka bat beldurgarria ere izan, geroari buruz. Larreko kulturgunean bildu ditu 60 kide. Bertze ekimen berezia, Uraren tokia, klimaren beroketa ikusiz goiburupean egindako argazki lehiaketa izan da. Parte hartze handia ukan du. Lehen saria Marie-Ange Cazaubonek eskuratu du, bigarren saria Regis Bertrandek eta hirugarren saria Camille Bluy-Llorentek.

Urri arrosa

Joan berri zaigun urriko hilabete honen marka dudarik gabe, orain ohikoa den Urri arrosa, hemen nabaritua baita emazteen bularreko minbiziaren aurka egin diren ekintzak. Hauetan ezartzekoa da Ibarrungo bestak kari egiten den Ibar-Run oinezkoen ibilaldia. Honi uztartzekoa da ere Nesk’a Paillettes dantza ikusgarria, Catalina Gommesek moldatu koreografian. Han-hemenka anitz herrietan, ekimenak sortu dira, minbiziak hunkitzen dituen eriak eta hauen familiak laguntzeko xedearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun