Sarako Izarra errugbi taldeko emakumeak taldekide gehiagoren xerka

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 2a, 18:00
Sarako Izarra errugbi taldeko emakumeek euskal ligan lehian segitu ahal izateko taldekide gehiago behar dituzte.

Sarako Izarra errugbi taldea 16 eta 27 urte arteko maila guzietako hogei bat emakumek osatzen dute egun. Sara, Urruña, Ezpeleta, Azkaine, Uztaritze, Ainhoa eta Zuraideko neska lagun talde polit bat da, «biziki motibatuak gara Euskal Ligako txapelketan ahalik eta urrunen joaiteko. Ia ia asteburu guziz Euskal Herriko zelaietan ari gara, baina gure helburuetara heltzeko errugbia maite duten hamasei urte baino gehiagoko emakume gehiago behar ditugu».

Asteazken eta ortziraletan Animainean

Asteazken eta ortzirale guziz 19:30ean hitzordua izaten dute Animaineko zelaian. Nahiago duenak mezu bat bidaltzen ahal du 06 51 85 84 51 telefonora.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun