Ehun urte bete ditu Sarako Frantxa Zubelzuk

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 2a, 08:00
Andoitzeko bordako Frantxa Zubelzuk ehun urte bete ditu urriaren 30ean. Sarako zahar etxera loreak eraman zizkioten herriko kontseiluko kideek.

Urriaren 30ean egin zuen mendea Andoitzen bordako alabak eta herriko kontseilukoen bisita izan zuen. Zorionak zuri Frantxa eta egon bizkor. Argazkiak: Ganex

Sarako Andoitzen bordako Frantxa Zubelzuk urriaren 30ean egin ditu 100 urte. Sarako herriko etxeko kontseiluko Anniek eta Marie Pierrek loreak eman dizkiote. Frantxa bortz haurridetatik hirugarrena izan zen: Marianne, Pierre, Frantxa, Jan Battite eta Joxet arrantzalea. Bere bizi guzia egin du lan, etxean laborantzan bere anaia Jan Battiterekin, baita tarteka ostatutan zerbitzari bezala ere. Bere haurrideak denak galdua ditu eta orai duela urte bat inguru Sarako zahar etxean da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun