Herri informatua eta parte-hartzailea izateko lanean ari da Zugarramurdiko udal berria

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 1a, 13:00
Maiatzetik lanean ari dira Zugarramurdiko udal ordezkariak, Argitxu Agerre buru dutela, hartzen dituzten erabakiak paperean eta whatsapp bidez herritarrei jakinaraziz.

Azaroaren 3an, ortziralean 20:0etan hasiko den udal batzarrera agertzeko deia egin du

Herritarrak ahal bezainbat informatuak izatea eta parte hartzea nahi du hauteskundeetan ateratako Zugarramurdiko udal berriak, Argitxu Agerre alkatea buru dela. Horretarako, herriko etxeak hartutako erabaki guztiak jakinarazten ari dira, bai paperez baita whatshapez ere, herritar guztiei. Hurrengo udal batzarra azaroaren 3an, ortzirale honetan, 20:00etan hasita izanen dela jakinarazi dute, eta herritarrak agertzera, ideiak ematera eta parte hartzera animatu nahi dituzte, erabakiak denen artean hartzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun