Lizaieta taldea Taldekako Xilabako finalerdietan ariko da

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 24a, 16:00
Lizaieta taldeko kideak Saran egindako saioan kantari. Argazkia: Bertsularien Lagunak elkartea.

Ligaxka bukatuta, finalerdietan da dagoeneko Xilaba taldekako lehia. Eskualdeko bertsolariak bi taldetan aritu dira, Ipiñitzeko bertsuak eta Lizaieta taldean, eta azken honek lortu du bigarren faserako txartela. Larunbat honetan, urriaren 28an, eta hurrengoan, azaroaren 4an jokatuko dituzte finalerdiak.

Larunbatean, urriaren 28an Muskildiko Posonpesenean bertso eta talo formatuan eginen dute saioa 19:30ean. Bertan, nor baino nor arituko dira Hazparke eta Zizpa txispa taldeak.

Bigarren saioa azaroaren 4an izanen da Azkaineko Kiroletan, bertso eta talo formatuan hau ere eta 19:00etan. Etxahaun Azkarraga etxalartarrak eta Ellande Alfaro, Haira Aizprua eta Karlos Aizpurua saratarrek osatutako Lizaieta taldea eta Muttikoak taldea arituko dira nor baino nor.

Saio bakoitzeko irabazlea azaroaren 18an eginen duten Aiherrako finalera sailkatuko da. 12:30ean bertso bazkaria izanen dute Aiherrako Herriko Gelan, eta ondotik 17:00etan izanen da finala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun