1.400 bildu dira Saran Ikusi Mikusi azokaren karietara

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 24a, 08:00

Ikusi Mikusi haur eta gazte literatura azokak egin du bere erakusketa Saran ortziralean eta larunbatean. Behar zen ikusi horko haurketa ortziralean, Euskal Herri osotik, Iparraldetik nahiz hegoaldetik etorriak. Eguraldi euritsua zen, baina horrek ez ditu izitu. Denera 1.400 bat haur baziren etorriak, gan den urtean baino gehiago aurten. Herriko gela guziak hartuak ziren jaialdirako. Larunbatarekin haur horien gurasoak hor ziren kiroldegiko erakusketa ikusteko. Jokoak eta pailazoaren emanaldia ere izan zuten. Argazkiak: Ganex

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun