Zugarramurdiko frontoiaren erabilera antolatu du udalak

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 21a, 09:00
Azketa pilotalekuaren erabilera arautu du Zugarramurdiko udalak.

Azketa frontoiaren erabilera antolatu behar izan du Zugarramurdiko udalak. Aste egunez 16:00etatik 18:00etara herriko haurrendako da, eta ordutegi horretatik kanpo bertze hiru erabiltzaile daude. Libre den orduetan herritarrek dute lehentasuna. Pilotalekuaren erabilera erreserbatzeko, herriko etxean egin behar da eskaera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun