Musik’haria konpainiaren ‘Papogorri’ ipuin musikala ikusgai izanen dute urriaren 22an Saran

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 20a, 09:00

'Papogorri' ipuin musikala eskainiko du igandean Sarako lezeetan Musik'haria konpainiak.

3 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzendutako emanaldiak izanen dituzte igandean 10:15ean eta 16:30ean lezeetan

Naia Robles Aranguiz eta Oihan Delavigne Robles ama-semeek osatutako Musik’haria konpainiaren Papogorri ipuin musikala ikusgai izanen da urriaren 22an, igandean, Sarako lezeetan, 3 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzendua. Bi emanaldia izanen dira, igandean 10:15ean eta 16:30ean eta bietarako sarrerak agortuta daude dagoeneko.

Papogorri

Baso baten erdian, oso haserre dagoen txori baten abestia entzuten da: Papogorri oso haserre da! Norbaitek arroltze erraldoi bat jarri berri du bere kabian. Basoko bidea hartzen du egilea aurkitzeko! Bere ondoko auzoak ezagutuko ditu, aurkituko ote du erruduna?

Papogorriren istorioak, haurrak zentzumen-esperientzia berri batean murgiltzen ditu, soinuekin jolastuz istorioaren irudimenera sartzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun