Sarako Beti Gazte elkarteak urriaren 28an eginen du urteko azken elkarretaratzea

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 19a, 17:00

Ainhoako Ur Egui jatetxean eginen dute urteko azken elkarretaratzea Sarako erretiratuek.

Ainhoako Ur Egui jatetxean eginen den bazkarirako izena emateko epea urriaren 24an bukatuko da

Sarako Beti Gazte erretiratuen elkarteak eginen du bere aurtengo azken elkarretaratzea urriaren 28an, larunbatez, Ainhoako Ur Egui jatetxean, bazkari batekin. Izena emateko epea urriaren 24ra arte dago irekia.

Menua: sangria, aitzinekoa, legatza Ur Egui gisara, ahate fileta sasoineko barazkiekin, gasna erretximentarekin, udare belle helene, arno beltz eta gorria, kafea ondokoarekin. Prezioa 40 euro izanen da, baina 32 euro erretretatuen karta duenarentzat.

Zuen izenak eman urriaren 24a baino lehen deituz: Jeannot Etxeberrigarai (05 59 54 21 34); Maite Imaz (06 31 62 90 66) edo Anita Bats (06 28 28 08 24).

Beraz, Sarako erretretatu guziak gomitatuak dira egun goxo baten pasatzera, denak elgarrekin.

 

Urriaren 11n Bardozerat ateraldia egin zuten Beti Gazteko bazkideek, eguraldi ederra lagun.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun