Hortaz, «2023an Geroa Baik erdietsitako 45.000 euroko diru laguntza izendunari uko egin zaio eta parapente eta delta hegalekin ibiltzen direnak salto egiteko puntura errazago ailegatzeko Arxurian proiektatutako bide moldaketarik ez da eginen».
Udalaren erabakia ikusita, Sarako eta Zugarramurdiko herritarrek larunbat honetarako deitua zuten manifestazioa bertan behera uztea erabaki dute.