Erretretan dauden saratarrek Bardozerat ateraldia egin dute urriaren 11n

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 17a, 15:00

Sarako erretretatuen urteroko ateraldia urriaren 11n, asteazkenarekin, egin dute Bardozerat. Herriak antolatutako irteeran 45 lagun baziren eta bidean Beskoitzen gosaldu zuten, Pantxo Bidarten ‘Le Repaire’ ostatuan.

Gero, Bastidako Bastidarra esnetegira bisita egin zuten eta bazkaria Bastidako Les Arceaux jatetxean egin zuten, ongi gainera. Handik herrirat itzuli eta arratsalde hondarreko azken trago bat hartu zuten Herriko Etxeko edantegian, Sarako Gazteriak eskainirik. Izugarrizko egun ederra pasatu dute, euskaldun kanta eder batzuk emanez, denak umore onean. Erretretatuek eskerrak eman dizkiete Herriko Etxeari horrelako ateraldia antolatzeagatik eta heldu den urtean horrelako bertze bat antolatzeko eskaria ere egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun