[BIDEOA] Kalakan taldearen kontzertua Sarako lezeetan

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 9a, 13:30

Zazpigarren urtez segidan, Kalakan taldeak Sarako lezeetan kontzertuak eman ditu. Hiru egunez izan dira emanaldiak, eta hainbat talde gonbidatu dituzte emanaldietara. Bideoan, Kalakan taldeko kideak ageri dira Hutsun txalaparta taldearekin eta Xabi Aburruzagarekin 'Kantuz' abestia interpretatzen.

Hiru egunetan Sarako lezeak jendez bete dira emanaldiak ikusteko.  Ortziralean Argentinako Aguamadera taldea izanen zuten gonbidatu;  larunbatean, Bigorreko Allegria taldeko abeslariak eta Zuberoa eta Nafarroa Beherea artean dagoen Lohitzuneko Berçaits anaiak eta igandean, Iruñeko Hutsun txalaparta taldea eta Xabi Aburruzaga trikitilari bizkaitarra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun