Flamenko emanaldia izanen dute urriaren 8an Senperen

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 6a, 13:00
Las Flamencas taldeak emanaldia eskainiko du igande arratsaldean Larreko kultur aretoan.

Las Flamencas taldearen eskutik eginen dute Nesk’à Pailletes elkartearen aldeko emanaldia igandean 19:00etan Larrekon

Urriaren 8an, igandean 19:00etan, Catalina Gommèsek moldatutako koreografietan, Las Flamencas taldeak aurkeztuko ditu Senpereko Larreko kultur aretoan espainiar dantza folkloriko eta klasikoak, baita bereziki flamenkoak ere, Nesk'à Pailletes elkartearen alde. Elkarte honek, minbiziak hunkitzen dituen gaixoak eta hauen familiak laguntzeko xedea du.

Sartzearen prezioa hamabi eurokoa da eta 3-10 urte arteko haurrek sei euro ordaindu beharko dute. Erreserba: Nesk'à Pailletes eta Las Flamencas.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun