Urdazubiko Kontrabandisten Lasterketak urriaren 7an eta 8an eginen dituzte

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 3a, 08:00
Urdazubi inguruan eginen dute igande goizeko maratoi erdia, baita bezperako gaueko lanak proba ere.

Larunbat arratsean 9,5 kilometroko gaueko lanak proba eginen dute eta igande goizean maratoi erdia

Larunbat eta igande honetan, urriaren 7an eta 8an,  Urdazubiko Kontrabandisten Lasterketaren (UKL) bertze edizio bat eginen da, Azkar Kirol taldeak eta Urdazubiko gazteriak, udalaren eta Mugarkiren laguntzaz antolatua. Larunbat gaueko lanak probarekin hasirik, 9,5 kilometroko ibilbidea osatuko dute lasterkariek gauez, 600 metroko desnibelarekin. 19:30ean abiatuko dira. Biharamunean, maratoi erdiak emanen dio segida, 21 kilometro luze eta 1.200 metroko desnibela duen ibilbidearekin. 10:00etan abiatuko dira eta Nafarroako mendi lasterketako rankingerako baliagarria izanen da.

Izen ematea irekia da pyreneeschrono.fr webgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun