Lizaieta taldeak irabazi du Saran jokaturiko Taldekako Xilaba Txapelketako saioa

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 2a, 17:00
Lizaieta taldetik Ellande Alfaro, Haira Aizpurua eta Etxahun Azkarraga aritu ziren kantuan. Argazkia: Bertsularien Lagunak

Ortziralean jokatu zuten Sarako Urtxola jatetxean Taldekako Xilaba Txapelketako saioa. Sarako eta Etxalarko bertsolariek osatzen duten Lizaieta taldea eta Kakoiak taldeak aritu ziren lehian eta lehen taldea nagusitu zen.

Giro biziki polita izan zuten Urtxolan. 60 bat lagun elkartu ziren saioaz gozatzeko eta jendean kanpoan gelditu zen ezin sartuz. Inguruko herrietatik ere bertaratu zen Sarara saioa ikustera: Zugarramurditik, Urdazubitik, Azkainetik... Saioaren ondotik afaria egin zuten eta bertan ere jende andana bildu zen.

Lizaieta taldekoak hurrengo saioa urriaren 13an, ortziralean, izanen dute Hazparneko Xuriatea ostatuan 19:00etan Hazparke taldearen kontra.

Lizaieta taldearen agurra ikusi daiteke hemen:

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun