Hasia da sasoi berria Sarako izarra errugbi taldekoentzat. Gizonezkoak, bortz urtez euskal ligan aritu ondotik (bitan txapeldun izanik), Frantziako federazioan konpetitzera itzuli dira, Akitania Berria eskualdeko hirugarren mailan. Joan den astean jokatu zuten lehen partida Zibururen kontra eta 27-21 irabazi zuten eta bigarren jardunaldian, USM Mourenx taldea hartuko dute urriaren 1ean, igandean 15:00etan. Emakumeek, aldiz, euskal ligan segituko dute. Urriaren 1ean, igandean 12:00etan izanen dute lehen partida Donostiako Anoetan, Bera-Bera/Ordizia RTren kontra.
Bazkide kanpaina
Bertze aldetik, bazkide egiteko kanpaina ere egiten hasia da Sarako Izarra errugbi taldea. Errugbi zelaian, Herriko Etxeko edantegian edo Kafian eman daiteke izena. 10 eurorekin Sarako errugbi taldea sustengatzeaz gain, Whatsapp bidez emaitzak kasik zuzenean eta klubeko berriak etengabean hartuko dituzte bazkideek, baita bere izena bazkideetako paretaren gainean ikusi errugbiko zelaian.