Jondoni Mikel ospatua izanen da urtero bezala Senpereko Ibarrun auzoan, ortziraleko mus lehiaketarekin hasi eta asteleheneko gaualdiarekin bukatuko den egitarau mamitsu batekin.
- Irailaren 29an, ortziralean 20:00etan, mus lehiaketa izanen dute Inharria baserrian. Leku berean izen emaitea, 10 euro kide bakoitzak. Auzoko zintzur bustitzea ere eginen dute, Loaziz taldeak animatua.
- Irailaren 30ean, larunbat goizean pala zabaleko finala jokatuko dute eta ondotik aperitifa eta xerrikume errearen bazkaria. Arratsean Elektrotxufla txaranga ibiliko da, eta musika gehiago izanen da Aho Zakil Konexion, Xutik eta DJ Gared taldeekin.
- Urriaren 1ean, igandean 10:00etan Ibar-Run emazteen minbizia ikertzearen aldeko lasterkaldia eginen dute. 10:30ean Meza, eguerditan aperitifa, 16:00etan Casetas delakoak pilota plazan, eta Euskal Jokoak Gaia elkartearekin. 17:30ean Patxi ta konpainiarekin dantzaldia. 19:30ean Kantaldia, 20:30ean Frigo txaranga.
- Urriaren 2an, astelehenean, egun pasa Barbie lemarekin, Gaualdia HB Kaken.