Gaualdia lankidetzan antolatua da, irailaren 30etik urriaren 1era eginen den Joan-jin bat beltzean Paueko beltz eta polizia Literatur festibalalaren 15. edizioaren baitan.
Kazetaria Cosmopolitanen, Cosmoliste famatua atxiki duen tokian, Sophie Hénaff Poulets Grillés (2015), eleberriaren autorea da, Polars serian sariztatua izan dena lehen eleberri gisara (Polar saria sailean, Arsène Lupin saria). Ondotik, Sophie Hénaffek Rester groupés (2016) eta Art et décès (2019) idatzi ditu, Poulets Grillés eleberriaren segidak direlarik hain zuzen.
Sophie Hénaffek eleberri bat ere ekoiztu du, Voix d’extinction (Le Livre de Poche, 2021), fantastikoa eta antizipazio generoa erabiltzen duena.
Joan-jin beltzean elkarteko bitartekari batek gaualdia animatuko du, baita herriko mediatekako profesionalek zein boluntarioek ere.
Publikoarekin solastatu ondotik, izenpetze saio bat antolatua izanen da baita janari mahain bat ere (21:00ak inguruan). Solasak jarraitzen ahalko dira idazlearekin, baita Joan-jin bat beltzean elkarteko kideekin ere.
Sartzea urririk da baina erreserbatzea aholkatzen da lekuak mugatuak direlako.
Xehetasun gehiago: Yannick Odeau/ Mediatekako arduraduna 06 10 45 59 05 mediatheque@senpere64.fr