Areto-dantzen Europako hirugarren lehiaketa eginen dute Senpereko Larreko aretoan irailaren 30ean, hileko azken larunbatean, 14:30ean. Hendaiako Danses generations 64 eta Cordobako (Espainia) Baile Retro elkarteek antolatu dute lehiaketa. Elkarte horietako ordezkariek, Bernard Elhorga Senpereko auzapezarekin batera eman zuten lehiaketaren berri irailaren 14ko aurkezpenean.
47 dantza bikote espero dituzte egun horretan, Euskal Herria, Frantzia, Espainia eta Katalubiatik etorriaketa tangoa, pasodoblea, Vienako valtsa, Musette valtsa, cha-cha-cha, bachata edo saltsa dantzatzeko aukera izanen dute eta lau epaile izanen dituzte, bi Frantziakoak eta bi Espainiakoak. Lehiaketaz gain, dantzari profesionalek ‘Cerise sur le gâteau’ (Gerezia pastizaren gainean) ikuskizuna eskainiko dute.
Izena emateko Senpereko Turismo Bulegora deitu behar da (05 59 54 11 69) edo boutique.otpaysbasque.com/animations-spectacles/theatre-st-pee-sur-nivelle webgunean. Infornazio gehiago 06 66 58 58 57 telefonoan.