Pilotak ere leku garrantzitsua izan du Sarako bestetan

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 14a, 15:00
Elorian Mendiburu eta Nicolas Dufau txapeldun izan ziren plaza laxoko esku pilotako finalean, Peio Azkonari eta Thibault Bidarti 30-17 irabazita.

Esku pilotan plaza laxoko finalean Elorian Mendiburu eta Nicolas Dufau txapeldun eta joko garbian Uztaritzeko hirukotea izan zen garaile

Sarako bestetan pilotak leku garrantzitsua izaten du, plaza librean, luzean nahiz trinketean. Argazkian ageri denez, esku pilotan, plaza laxoko finalean, Elorian Mendiburu eta Nicolas Dufau (berdez) izan ziren txapeldunak, Peio Azkonari eta Thibault Bidarti 30-17 irabazita.

Joko garbian, berriz, Uztaritzeko hirukoteak (Beñat Peletra, Pantxoa Peletra eta Ximun Destraia, beltzez) 42-34 irabazi zion Angeluko hirukoteari Eneko Paredes, Joël Sistiague eta Xan Senestenen).

Joko garbian Uztaritzeko hirukoteak (beltzez) irabazi zion Angelukoari.

 

Bukatu dira Sarako bestak

Fini dira Sarako bestak. Ez dute aro gorki ederra izan, baina aski ongi besta egiteko freskuran. Manfestazione guziak aski ongi pasatu dira eta izan da jende. Igandean, gazteriak antolatua, beraien auto mozorrotuen desfile ederra egin dute. Pilota partidetan errebotea ongi betea, ardi xakur lehiaketa ere aski ederra izan da, Zazpiak bat taldekoek ere egin dituzte dantza ederrak euria hasi baino lehen. Aperitifa denboran eta dantzaldietan gazte horiek ongi jostatu dute, partikularki asteartearekin, zeren bere eguna baitzuten. Ez ditugu haurrak ahantzi behar, igerilekuko aparkamendua dena jokoz betea zuten, baita Suharri lekuan puzgarriak ere. Eta bukatzeko, azkeneko uztarra, suziriak ikusgarriak izan ziren, usaian baino anitz ederragoak, Biba gazteria horrelako bestak antolatzeagatik eta heldu den urtera arte!

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun