Erretretan dauden saratarrek Bardozerat eginen dute urteko ateraldia urriaren 11n

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 13a, 15:00
Erretretan dauden saratarrek Bardozerat eginen dute urriaroko irteera. Argazkian, 2018an Azpeitirat egindako txangoan.

Sarako erretretatuen urteroko ateraldia urriaren 11n eginen dute Bardozerat. Autobusa asteazken horretan 08:30ean abiatuko da igerilekuko aparkalekutik. Izen ematea Herriko etxean egin behar da (05 59 54 20 28) urriaren 6ra bitarte.

30 euroko parte hartze bat galdegina zaie izena emateko momentuan, 45 euro bikoteentzat. Ateraldi egunean, norbaiten etxerat bila joan behar bada, galdea egin beharko du izena ematerakoan.

Egitarauari dagokionez, bidean gosaria eginen dute eta gero Bardozeko Bastidarra esnetegira bisita eginen dute. Bazkaria Bastidako Les Arceaux jatetxean eginen dute. Handik herrirat itzuli eta arratsalde hondarreko azken trago bat hartuko dute Herriko Etxeko edantegian, Sarako Gazteriak eskainirik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun