Herriaren alde egindako lanagatik zenbait bizilagun omendu dituzte Sarako bestetan

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 12a, 19:00
Sarako herriak omendutakoak, batzuk beraien emazteekin eta Battit Laborde auzapezarekin.

Urtero bezala, urtetan egindako lanagatik omendu dituzte Sarako bestetan zenbait herritar. Battit Laborde alkatearen eskutik oroigarriak hartu dituzte Martin Goienetxek, Joxet Etxegaraik eta Jeannot Ganex Etxegerrigaraik (Herria eta Ttipi-Ttapako berriemailea). Horietaz gain, aurten hainbat txapel irabazi dituzten pilotariak ere ohoratu dituzte.

Aurten ere zonbait txapel irabazi dituzten herriko pilotariak ere ohoratu dituzte bestetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun