Bestak 2023

Sarako bestak buruilaren 9tik 13ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 7a, 08:00

Aurten ere dantzek ez dute hutsik eginen Sarako bestetako egitarauan.

Bortz egunez klase anitzetako musikaz gozatzeko aukera izanen da, eta kirolari lotutako hitzordurik ere ez da falta izanen

«Tradizioa eta berrikuntzak uztartuz» eta besten «arima mantenduz» herritar guztientzako bestak prestatu ditu besten komiteak. Buruilaren 9an, larunbatarekin, hasi eta 13an finituko dira eta plazara hurbiltzeko gomita egin dute.

 

Buruilak 9, larunbata

09:00etan BTT lasterketa, 20 edo 30 kilometroko ibilbideak aukeran. 09:00etatik 19:00etara ball-trap Plaxiden bordan. 17:00etan trinketean esku pilota lehiaketa. 17:00etan Sara korrika 10 kilometroko lasterkaldia. Kontzertuak plazan: 20:30ean Ixtaklok txaranga. 22:00etan Xutik. 00:00etan Gatibu. 01:30ean DJ Uzkuluz. 02:00etatik 05:00etara etxera sartzeko autobusak urririk.

Buruilak 10, igandea

Goizean karriken alaitzea Danborrada Mariñelak gaiteroekin. 10:00etan meza Urruñarrak klikarekin. 10:30ean luzean errebotean Luzean eta Hardoy taldeen artean. 16:00etan Leinua dantza taldea. 16:30ean desfilea herriko plazan: gaiteroak eta erraldoiak, joaldunak, ahate jokoa eta herri kirolak. 19:00etan Krexelak taldearen kantaldia. 20:30ean Gaitistaneko Orkestra. 22:30ean DJ Jotatxorekin dantzaldia.

Buruilak 11, astelehena

Goizean karriken alaitzea gaiteroekin eta txistulariekin. 11:00etan luzean errebotean Ustaritz eta Hiriburu taldeen arteko partida.. 13:30ean Olhain ikastolak antolatutako bazkaria lehengo Keinuko aparkalekuan. 16:30ean artzain xakur txapelketa. 18:30ean Zazpiak Bat dantza taldearen ikusgarria. 19:00etan esku pilota finala trinketean. 20:00etan Menditarrak taldeak alaitutako aperitifa. 22:00etan Koloka taldearekin dantzaldia.

Buruilak 12, asteartea

Goizean karriken alaitzea gaiteroekin eta txistulariekin. 11:00etan luzean errebotean Spuc eta Hasparren taldeen arteko partida. Sarako Gazteriaren Eguna. 18:00eran Joko Garbi finala plazan: Hardoy/Ustaritz. 19:00etan mutxikoak Kuxkuxtu txarangarekin. 20:00etan gaztetxean Ratapunk eta Kuartz taldeak. Marrazki bizidun gaua herriko plazan. 22:00etan dantzaldia Dupla taldearekin. 00:00etan DJ Bull. Gau guzian Kuxkuxtu txaranga karrikak alaitzen ibiliko da.

Buruilak 13, asteazkena

Goizean karriken alaitzea gaiteroekin eta txistulariekin. 09:00etan trinketeko zabaldegian azienda lehiaketa. Sarako laborarientzat 1.700 euroko primak. 10:30ean Suharriaga parkean Pontx pailazoa. Euriarekin kiroldegian. 17:00etan plazan esku huska partida. 18:00etan trinketean eta plazan bertso  saioa Amets Arzallus, Haira Aizpurua eta Oier Urreiztirekin. Antton Etxeberri gai jartzailea. 19:00etan zozketa. 19:30ean Kriolinak taldearekin aperitifa. 21:30ean Burrunba elektrotxaranga. 23:00etan su artifizialak. 23:15ean Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun