Xiberoa, Baxenabarre eta Lapurdiko taldeen arteko lehia bat da taldekako Xilaba eta 2023ko udazkenean abiatuko da. Ekimen honek, bertsolaritza bertze gisa batera lantzeko parada eman nahi du: lehiaren aitzakian eta taldearen babesean, bertsu eskoletatik plazarat jauzi egiteko parada eskainiz. Taldeen arteko ekimena da eta taldea ez dute soilik bertsolariek osatzen: hauekin batera aurkezleak, epaileak eta laguntzaileak ere ariko baitira lanean.