Orain arte 4 kolegio zituen Seaskak, baina ikasle kopuruaren emendatzearen ondorioz borzgarrena ireki behar izan dute.
Ikastetxea izendatzeko, gurasoek 17. mendeko Senpereko emazte baten izena hautatu dute. Kattalin Elizalde Lapurdiko eskualde horretako emazteek jasan zuten sorginen ehizaren sinboloa baita.
Lanak joan den urteko abenduan hasi zituzten eta lehen fasea bururatua da dagoeneko : 4 ikasgela, IEP gela, estudio gela, jantegia eta bulego batzuekin. Azaroak 1erako bigarren fasea prest izanen da: aterpea, kiroldegia, liburutegia, laborategiak eta bertze ikasgela batzuekin.