Elkarteen eguna eginen dute Senperen larunbatean

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 31a, 08:00
Kirol elkarteek beraien urteko ekintzak aurkeztuko dituzte.

Senpereko Herriko Etxeak Elkarteen eguna antolatu du irailaren 2an, larunbatean, Larreko Kultur Etxean. Larunbatean 09:00etatik 12:30era herriko kirol eta kultura elkarteen lana ezagutzeko aukera izanen da. 13:00etatik goiti, berriz, zintzur bustitzea eta aperitifa izanen da bertaratzen direnendako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun