Larrungo koloreak taldeak arte erakusketa egin du Saran

Ttipi-Ttapa

Asteartez egun guzian eta asteazkenez arratsalde apalean, Larrungo koloreak taldeak erakusketa egin du Erreboteko plazan. 30 margolari eta zizelkariak parte hartu dute eta denek gauza ederrak aurkeztu dituzte. Denbora beroa bazen ere, jende ainitz ibili da eta elkarteak denak eskertzen ditu.

Argazkiak: Ganex.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun