Egitaraua
- 10:00etan Sorgina Trail ibilaldia.
- 10:00etatik goiti merkatua.
- 11:00etan Sorgina Trail Lasterketa
- 11:00etan irakurketa xokoa eta ipuin kontaketa.
- 11:30etik goiti pottokan itzuliak.
- 12:00etan Kukubird kantaldia.
- 13:00etan herri kirol saioa.
- 13:30ean zikiro jatea Kiki Bordak alaiturik.
- 15:30ean Aire Ahizpen kantaldia.
- 16:15ean Badoa dantza ikusgarria.
- 16:45ean joaldunak.
- 17:00etatik goiti Kontrabandista Ttiki lasterketa (1.000 eta 2.000 metro).
- 18:00etan Kontrabandisten Lasterketa.
- 20:00etan Gezi taldearen saioa. Taloak jateko aukera ere izanen da.
Sorgina trail lasterketa
Emazteei zuzendutako Sorgina Trail Lasterketa 11:00etan hasiko da Sarako plazan. 7,5 kilometroko eta 200 metroko desnibel positiboa duen ibilbidea egin beharko dute eta parte hartzeko aitzinetik lotura honetan edo egunean bertan ematen ahal izanen da izena. Webgunean apuntatuz gero, zortzi euro ordaindu beharko dira eta egunean bertan hamar euro.
Emazteen lasterketa ikusteko nahi duten guztientzako ibilaldia ere antolatu dute. Ibilaldi hori 10:00etan abiatuko da eta lau euro ordaindu beharko dira.
Zikiro jatea
Olhain ikastolak antolatuta eginen dute igandean zikiro jatea. Helduek 18 eurotan izanen dute bazkaltzeko aukera eta haurrentzako ogitartekoa, patatak, sagar zukua eta izozkia sei eurotan izanen dira aukeran. Zuriz eta urdinez jantzita joateko gonbita egin dute ikastolakoek eta zapiak plazan emanen dituzte saltzeko.
Kontrabandista Ttiki lasterketa
Sailkapenik gabeko lasterketa izanen da, haurrei zuzendua. 2012 eta 2017 urteen artean sortutakoek parte hartzen ahalko dute.
Kontrabandisten lasterketa
Kontrabandisten lasterketaren 60. edizioa 18:00etan hasiko da eta lasterkariek 8,4 kilometroko ibilbidea egin beharko dute Sarako plazatik abiatuta. Zazpi Fago izanen da ibilbide punturik altuena.