Hatsa elkartearen 'Formak eta funtsak' erakusketa larunbatera arte izanen da ikusgai Senperen

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 22a, 12:00
Auxtin Zamorak –argazkian– eta Iñaki Bastarrikak antolatu dute erakusketa.

Hatsa elkarteko Auxtin Zamorak eta Iñaki Bastarrikak Formak eta funtsak izeneko erakusketa zabaldu dute abuztuan Senpereko Larraldea elkartean, eta nahi duenak larunbatera arte ikusteko aukera izanen du. Horrez gain, erakusketaren azken egunean, krakada antolatu dute.

Abuztuaren 7az geroztik 16:00etatik 19:00etara ikusgai dago erakusketa, Senpereko Larraldea etxea, eta larunbatean krakada batekin borobildu nahi dute erakusketa. 16:00etan izanen da, eta parte hartzeko gonbidapena egin dute. Pottoka Amaiurko kantaria ere gonbidatu dute hitzordura.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun