Navarra Tierra de Cine ekimenak 6. Argazki Lehiaketa abiatu du

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 20a, 10:00

Nafarroako bederatzi udalerritako argazkiek parte hartzen ahalko dute lehiaketan, tartean Urdazubikoak

Navarra Tierra de Cine ekimenak argazki lehiaketa antolatu du bertze behin, 6. edizioa, eta aurtengo zinema jaialdiko eszenatokiak diren herriak argazki bidez irudikatzea dute helburu. Lehiaketara Nafarroako bederatzi herritako argazkiak bidaltzen ahalko dira: Viana, Iruña, Azkoien, Allo, Olazti, Ribaforada, Luzaide, Arguedas eta Urdazubi.

Lehiaketan parte hartzeko gehienez ere bortz argazki bidaltzen ahalko dira foto@navarratierradecine.es helbidera. Argazki bakoitzak bere kokalekua, titulua eta deskribapen labur bat eduki beharko du, baita egilearen datuak ere. Irabazleen artean hiru sari banatuko dituzte; lehenbizikoa 100 eurokoa eta bigarren eta hirugarrenak 50 eurokoak. Irailaren 30a izanen da argazkiak bidaltzeko azken eguna.

Lehiaketaren oinarri guztiak eskuragarri daude navarratierradecine.es webgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun