Herri Kirol Jaialdiaren X. edizioa ospatuko dute abuztuaren 19an Urdazubin, baina herri kirolez gain bertze hainbat jarduera izanen dira herrian: 18:00etan ezpata dantza izanen da Arizkungo dantza taldearen eskutik. 19:00etan Larretxea anaiek herri kirol erakusketa eginen dute; harri altxaketa, enbor mozte bertikal eta horizontala, arpana, txinga eramatea… 20:30ean, berriz, sagardo eta sardina dastaketa izanen da, baita lekuko betiko produktuen dastaketa ere.
Honez gain, animazio eta musika ugari izanen da herrian arratsalde osoan. Gainera, monasterioa, lezeak eta errota bisitatzeko aukera izanen da.