Sarako Herriak eta Olhain Ikastolak Kontrabandisten egunaren 60. edizioa antolatu du aurten. Agorrilaren 27an izanen da jardunaldia eta hainbat ekitaldi izanen dira:
- 10:00etan Sorgina Trail ibilaldia eta lasterketa eginen dituzte eta merkatua izanen da herrian.
- 11:00etan irakurketa xokoa eta ipuin kontaketa izanen da.
- 11:30etik goiti pottoka itzuliak eginen dituzte.
- 12:00etan Kukubird kantaldia izanen da.
- 13:00etan Gaia herri jokoak eginen dituzte.
- 13:30ean zikiroa ogian izanen da, Kiki & Sebasek alaiturik.
- 15:30ean Aire ahizpen kontzertua izanen da.
- 16:15 Badoa dantza ikusgarria izanen da.
- 16:45ean joaldunak ibiliko dira herritik.
- 17:00etatik goiti Kontrabandista Ttiki lasterketa izanen da.
- 18:00etan Kontrabandisten Lasterketa eginen dute.
- 20:00etan Gezi taldearen kontzertua izanen da eta taloak jateko aukera ere izanen dute.
Sorgina Trail
Agorrilaren 27an, igandean 11:00etan abiatuko da emazteentzako lasterketa, 7,5 kilometroko luzera eta 200 metroko desnibel positiboa izanen duena. Ordubete lehenago, 10:00etan, ibilaldia abiatuko da, denentzat irekia.
Lasterketan izena emateko www.pbo-organisation.com webgunera jo behar da eta 8 euro ordaindu (10 euro egunean berean). Ibilaldian parte hartzeko, berriz, 4 euro ordaindu beharko da.
Dokumental emanaldia ortziralean
Agorrilaren 25ean, berriz, Kontrabandisten Lasterketari buruzko dokumentala proiektatuko dute arratsalde apalean lezeetan. Ondotik, 3 kilometroko lasterketa eginen dute eta eguna bukatzeko zintzur bustitzea izanen da.