CPIE Euskal itsasbazterreko aditua den Imanol Amestoik naturan diren elementuak behatzera, ulertzera eta gure bazterren sekretuak zilatzera eramanen ditu ibiltariak, lekuaren eraketa eta bilakaerak ulertzeko, gure arbasoek utzitako aztarnen bidez.
Hainbat gai aipatuko dituzte ibilaldian: geologia, bioaniztasuna, mendiaren antropizazioa… Itzulera 12:30 aldera eginen dute. Ateraldia hurrupaldi partekatu batekin bukatuko da Sarako lezeetan.
Ateraldia urririk da, izena emanez (25 pertsonentzat mugatua) eta zailtasun ertainekoa. Ura, mendiko oinetakoak eta jantzi egokia eraman behar da, eguraldiaren arabera.