Sarako Usopop elkarteak eta Plekak elkarlanean, Furfurietan izeneko hiru kontzertuko zikloa antolatu dute. Plekako baratzean izaten ari dira, urririk. Estreinako kontzertua uztailaren 13an eman zuten Amorante eta Rukula taldeek, agorrilaren 6an Haira eta La Houle aritu ziren eta igande honetan, agorrilak 13, 20:00etan hasita, Dame Area Bartzelonako tekno punk taldearen eta Donostiako Nakar taldearen elektro-pop doinuak aditzeko aukera izanen da.