Hilaren 6an, igandez, ilunabarrean erreboteko plazan merkatua egin dute herriko ekoizleekin, San Josepe eskolako burasoek antolaturik. Nahi zuenak, gauzak erosi eta hor berean jaten ahal zuen, Zikiroa ere erre zuten. Denbora ederra baina freskoa izan zuten, baina halere jendea ez zen izitu. Jende ainitz ibili zen, partikulazki zikirioan.