Urdazubin irailaren 9an eginen den Euskal Artzainak Ameriketan Egunerako txartela salgai daude dagoeneko

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 6a, 09:00
Euskal Artzainak Ameriketan Eguna Urdazubin eginen dute aurten, irailaren 9an.

Euskal Artzainak Ameriketan Eguna Urdazubin ospatuko dute aurten irailaren 9an, Xaretatik Ameriketara goiburupean. Egun horretarako txartelak salgai paratu dituzte dagoeneko eta abuztuaren 25era bitarte eskura daitezke.

Txartelak eskuratzeko

BORTZIRIAK

  • Lesaka: Udalerxea
  • Bera: Maitetxu Leonis
  • Igantzi: Ainhoa Antxordoki

MALERREKA

  • Sunbilla: Jesus Mª Jorajuia
  • Doneztebe: Angie Otxandorena
  • Elgorriaga: Artzainen Museoa

BAZTAN

  • Elizondo: Balleko Etxea
  • Arraioz: Arraiozko ostatua
  • Ordoki
  • Iruñea: Arantxa Telletxea/Félix Almirantearena
  • Aribe: Beñardo Villanueva
  • Erro: Adriana Marmaun
  • Aezkoa: Felix Almirantearena
  • Eugui: Alberto Urbeltz
  • Xareta: indianobaita

 

Irailaren 9ko egitaraua

10:00etan autobusak ailegatuko dira Urdazubira eta Dantxarineko bentek emandako produktuekin gosaria.

11:00etan Urdazubitik Ameriketarako emigrazioa izan zela erakusten duen artzainen ikurraren aurkezpena, Ikurra artzainen emigrazioa izan zuten herri guztietan paratzeko asmoa dago. Goizean eskulangileen azoka eta Eusko Jaurlaritzak utzitako diasporari buruzko erakusketa ikusgai izanen da.

12:00etan meza Bankako Menditarrak taldeak lagundua eta ondotik Menditarrak taldearen emanaldia elizan bertan.

12:00etan museora sarrera doan.

14:00etan anaitasun bazkaria. Aitzinetik highball eta musika.

 

Ospakizunaz gain, Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak Ameriketara joandako Xaretako artzainen datuekin liburua argtaratu du aurten. Elkarteko datu-basea eta Alexandra Larraldek egindako material-bilketa eta elkarrizketak dira liburuaren oinarria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun