Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez, 8 milioi euro banatu ditu Nafarroako 160 udal eta kontzejuren artean, 2022an Ukrainako gerraren ondorioz, erregistratutako gainkostu energetikoari aurre egiteko.
Ezohiko funts honen banaketa toki-erakunde bakoitzak erregistratu izan duen kostuaren handitzearen hala nola bere ahalmen fiskalaren arabera finkatu da. Horrela, helburua da energiaren gastuaren handitzea konpentsatzea hala nola udaletan eta kontzejuetan, herritarrekiko administrazio hurbilena izanik, finantza ahalmen kaltetua berreskuratzea.
Eskualdean 426.830 euro
Banaketa kostu garbi global energetikoan gehikuntza bat akreditatu duten 160 toki-erakunderen artean finkatu da. Eskualdeari dagokionez, 426.830,31 euro utziko ditu: Arantzak 8,82 euro eskuratuko ditu, Baztanek 89.080,22 euro, Berak 24.036,22 euro, Donamariak 2.212,23 euro, Doneztebek 12.501,74 euro, Goizuetak 1.612,50 euro, Igantzik 4.236,84 euro, Leitzak 31.586,81 euro, Lesakak 89.713,64 euro, Sunbillak 6.117,37 euro eta Zugarramurdik 448,54 euro.
Abuztuan zehar erakunde onuradunei ordaintzea aurreikusitako 8 milioi euroek, osatu egiten dute 2022an Ukrainako gerraren ondorioz jazotako gasaren nahiz argiaren prezioaren igoeragatik bere finantzaketa premiak asetzekotan udalerri eta kontzejuetara bideratu izan zen 4,2 milioiko funtsa. Bertzalde, COVID-19ko pandemia zela-eta, foru Exekutiboak beste ezohiko funts bat artikulatu zuen, kasu honetan zuzkidura 25 milioikoa izanik, udal eta kontzejuek sortutako behar berriei aurre egin ahal izateko.
Gogoan izan behar da ezohiko funts honen sorrera islatuta dagoela Nafarroako Gobernuak eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak 2023ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretarako izenpetutako aurrekontuen konpromiso akordioan.