Haira eta Bretainiako La Houle taldeek joko dute agorrilaren 6an Saran

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 4a, 11:00
Sarako Peio Erramouspe musikariaren azken proiektua da Haira. Bera ez ezik, Bretainiako La Houle taldea aditzeko aukera izanen da igande arratsean Pleka trinketeko baratzean.

Igandean 20:00etan joko dute Pleka trinketeko baratzean

Sarako Usopop elkarteak eta Plekak elkarlanean, Furfurietan izeneko hiru kontzertuko zikloa antolatu dute. Estreinekoa uztailaren 13an eskaini zuten Amorantek eta Rukula taldeek. Agorrilaren 6an eginen dute hurrengo hitzordua: Haira eta Bretainiako La Houle taldeekin. Igandean, 20:00etan da hitzordua Pleka trinketeko baratzean.

Azkenik, agorrilaren 13an, Dame Area tekno punk taldearen eta Nakar taldearen elektro-pop doinuak aditzeko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun