EGITARAUA
10:00etan Artisautza azoka herriko plazan. Horrez gain umeentzako puzgarriak eta itsasontziak eta joko ugari txikientzako. Goizean zehar forja erakusketa izanen da Brun anaien eskutik.
11:30ean Burdin mineralaren segizioak burdina idi gurdi batean garraiatuko dute Axularretik plazaraino.
12:00etan Mineralaren heltzea Monasteriora,Olagizonek aztertuko dute, eta abadeak Plentziako benakeroei ordainduko die.
14:30ean Zikiro jate bazkari herrikoia.
17:00etan Korrontxi ekitaldia frontoian.
18:30ean Musika eta dantza Jean Louis Bergararre akordeonistarekin.
Horrez gain, egunean zehar animazioak eta musika izanen dituzte, eta monasterioa, lezeak, errota….bisitatzeko aukera ere izanen dute Urdazubira hurbiltzen direnek.