Erromeria eta merkatua izanen dituzte Saran abuztuko lehen aste hondarrean

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 2a, 18:00
Igande ilunabarrean herriko ekoizleekin merkatua eginen dute Saran.

Udan hainbat ekitaldi izaten dira Saran. Agorrileko lehen asteburuan ere hitzordu politak izanen dituzte. Hilaren 5ean, larunbatean, erromeria izanen da egun guzia plazan, herriko elkarteek antolaturik. Hilaren 6an, igandez, ilunabarrean plazan merkatua eginen dute herriko ekoizleekin, San Josepe eskolako burasoek antolaturik.  Euria baldin bada kiroldegian eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun