Indar jokoak astearteroko hitzordua Saran herriko elkarteen alde

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 1a, 15:00

Sarako errebote berrian herriko elkarteek antolatzen dituzte manifestazioneak asteartero arratseko 8etan. Indar jokoak izaten dira, baita Zazpiak Bat dantza taldekoen emanaldiak ere. Edatekoak eta taloak ere saltzen dituzte, beti ere urte osoan beraien jarduerak egiteko sosa pittat biltzeko. Banaz bertze 500 lagun bildu dira plazan uztaileko hilabetean, gaurtik aitzinera ikusiko da abuztuan zer izanen den. Argazkiak: Ganex

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun