Sorgina Trail lasterketa ere eginen dute agorrilaren 27an Saran

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 27a, 20:00
2020. urtean lehen aldiz antolatu zenetik indarra hartzen ari da Sorgina Trail lasterketa.

7,5 kilometroko lasterketa izanen da emazteentzat eta ibilaldia denentzat

Sarako Kontrabandisten lasterketak 60. edizioa beteko du aurten agorrilaren 27an. Horren aurkezpena eginen dute agorrilaren 9an, baina egun berean, goizez, emazteentzat Sorgina Trail lasterketa antolatu du aurten ere Olhain ikastolak.

Agorrilaren 27an, igandean 11:00etan abiatuko da emazteentzako lasterketa, 7,5 kilometroko luzera eta 200 metroko desnibel positiboa izanen duena. Ordubete lehenago, 10:00etan, ibilaldia abiatuko da, denentzat irekia.

Lasterketan izena emateko www.pbo-organisation.com webgunera jo behar da eta 8 euro ordaindu (10 euro egunean berean). Ibilaldian parte hartzeko, berriz, 4 euro ordaindu beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun