Azken urteetako ohiturari eutsiz, Pilotaren Unibertsoa jaialdia eta patata tortilla lehiaketa aldi berean ospatu zituzten larunbatean Urdazubin. Frontoian zenbait modalitatetako pilota partidak jokatzen zituzten bitartean, hainbat patata tortilla prestatu zituzten, lehiaketara aurkezteko.
Epaimahaiaren arabera, hauek izan ziren irabazleak: Kategoria tradizionalean, lehen saria Maria Lukek eskuratu zuen (eibartarra, aspalditik Urdazubira etortzen dena) eta bigarren saria, berriz, Manoli Azkarraga urdazubiarrak.
Kategoria Librean, Ekipo A deitutako Erandioko familia batek eraman zuen lehen saria eta bigarrena Manoli Azkarraga urdazubiarrak.
Kategoria profesionalean, azkenik, lehen saria Miren Sansiñenak lortu du, Karretero ostatukoak (Indiano Baita) eta bigarren Guy Hosset-ek, Fagoaga ostatukoak.